
Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta.
quote by Oscar Wilde

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!
Related quotes
Gora jaurtitako arria
Gora jaurtitako arria, beti jausten da zure lurrean,
nire erri txikia, eta beste bein eta barriro
dator zure semea.
Ikertzen dauz urruneko dorreak, egun bat beste baten ondoren,
nekatu egiten da, leiatsu diardu eta beti jausten da
urtendako autsera.
Dana naz bai zurea, neure asarrekuntza etenbakoan,
neure saldukerian, neure zoritxardun laztantasunean
tristuraz naz ungariar.
Gora jaurtitako arria, itunkiro eta nai izan gabe,
nire erri txikia, eta jarraipenduraz urteten
naz zure aurpegira.
Alperrik, edozein zioz jaurtiko ba-nenduzu be
eun bider be, ni eun bider zuganatuko nintzake
ta azkenengo aldiz.
poem by Ady Endre, translated by Sabin Muniategi

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Mundua jokoz kanpo dago. Erasoa defentsaren aurretik dago beti.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Zaharra Zarenean
Zaharra zarenean, urdin zure ilea eta loguraz beterik,
sutondoan makurtuz, har liburu hau,
eta irakur astiro, eta begirada bigunaz egizu amets
zure begiek behin zutena, eta beren itzalen ilunaz;
hainbatek zituen maite zure grazia alaiaren uneak,
eta zure edertasuna amodio faltsu edo egiazkoaz,
baina gizon batek maite zituen zugan arima erromesa,
eta zure aurpegi aldakorraren minak;
eta beherantz okertuz suburdina gorien alboan,
murmurika, apur bat histo, nola Maitasuna itzuri zen
eta urrats egin zuen mendi gailurretarantz
eta bere aurpegia ezkutatu zuen izar multzo baten erdian.
poem by William Butler Yeats, translated by Andolin Eguzkitza

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Romanian

Hain da behartsua, non etsaiak ere ez dauzkan.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian

Lagun hurkoa maitatuko dut, soilik gehiago hurbiltzen ez bada.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian

Kontuz zure amorantearen txakurrarekin. Ez daki ondotik agurtu gabe pasatzen.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Agian ez duzu zure nagusiagan sinesten. Ondo dakizu, baina, existitzen dela.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Heriotza gailentzen denean ez du beti biziak galtzen.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Bakeak gerra berarekin egiten du beti behaztopa.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Lehen hitza euskaraz egiten dut beti, eta, zorteko nagoenean, baita bigarrena ere.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Zientzia beti okertzen da. Ez du arazo bakarra konpontzen, beste hamar sortu gabe.
quote by George Bernard Shaw

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Herrien mapa politikoa ez dator beti bat herritarren mapa mentalarekin.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Ez dago etorkizuna planeatzerik iragana begiratuta.
quote by Edmund Burke

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Historiaurrea da arorik fidagarriena. Ez dago dokumentu idatzirik.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Gizakia aske izatera kondenatuta dago.
quote by Jean-Paul Sartre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Beti daude bi film: burutzen dena eta bidean geratzen dena. Gertakari historikoekin berdin gertatzen dela uste dut.
quote by Charles Chaplin

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Ez libururik erre, txarrena iritzita ere. Idazle bat dago barruan.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Satiraren helburua zerutiarra da baina bere sorburua infernuan dago.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Espainian oso gaizki ikusia dago suizidioa. Azken batean, autodeterminazio ariketa bat da.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Aldika ezkerrera lerratzen da eta aldika eskuinera. Bere helburua goian dago.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian