
Lehen hitza euskaraz egiten dut beti, eta, zorteko nagoenean, baita bigarrena ere.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Related quotes

Bakeak gerra berarekin egiten du beti behaztopa.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Gora jaurtitako arria
Gora jaurtitako arria, beti jausten da zure lurrean,
nire erri txikia, eta beste bein eta barriro
dator zure semea.
Ikertzen dauz urruneko dorreak, egun bat beste baten ondoren,
nekatu egiten da, leiatsu diardu eta beti jausten da
urtendako autsera.
Dana naz bai zurea, neure asarrekuntza etenbakoan,
neure saldukerian, neure zoritxardun laztantasunean
tristuraz naz ungariar.
Gora jaurtitako arria, itunkiro eta nai izan gabe,
nire erri txikia, eta jarraipenduraz urteten
naz zure aurpegira.
Alperrik, edozein zioz jaurtiko ba-nenduzu be
eun bider be, ni eun bider zuganatuko nintzake
ta azkenengo aldiz.
poem by Ady Endre, translated by Sabin Muniategi

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Zurrumurrua liztorra bezalakoxea da; ezin baduzu lehen kolpean hil, hobe haren kontra ez saiatzea.
quote by George Bernard Shaw

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Bitxia da, eta kilikagarria ere bai, berrogei urte dituzula, tupustean, begietan min egiten dizun eta ordura arte ikusi ere egiten ez zenuen munduaren alderdi bat aurkitzea.
quote by Simone de Beauvoir

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Ez eskatu ezina emakume bati. Emateko gai baita.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian

Aforismoak lerro artean irakurtzen dira. Baita bakarra badaukate ere.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Heriotza gailentzen denean ez du beti biziak galtzen.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Barre egiten dakiena unibertsoaren jabe da.
quote by Giacomo Leopardi

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian

Heriotza ez da humanoa. Inoiz ez du huts egiten.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta.
quote by Oscar Wilde

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Guztia egiten denean, dena badirudi errazagoa.
aphorism by Lucian Velea, translated by Dan Costinaş

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian

Askatasunak ez du zentzurik hegan egiten ez dakien txori batentzat.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian

Zientzia beti okertzen da. Ez du arazo bakarra konpontzen, beste hamar sortu gabe.
quote by George Bernard Shaw

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Herrien mapa politikoa ez dator beti bat herritarren mapa mentalarekin.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian

Mundua jokoz kanpo dago. Erasoa defentsaren aurretik dago beti.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Beti daude bi film: burutzen dena eta bidean geratzen dena. Gertakari historikoekin berdin gertatzen dela uste dut.
quote by Charles Chaplin

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Militarki, galdu edo irabazi egiten dira gerrak. Moralki, berdinduta amaitzen dira gehienak.
aphorism by Hasier Agirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Futbolean, bigarren mailara jaisteko beldurrez ari bazara, hanka larritu egiten zaizu, eta ez duzu jokatzen. Literaturan ere askotan gertatzen da hori.
quote by Unai Elorriaga (2008)

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Pizkunde, 1916
Masailak sutsu zetozela
Dendatik edo bulegotik
Ilunabarrean topo
Hemezortziko etxetartean.
Kokotsa jasorik agur
Edo berba polit txatxuak
Baita berandutu ere
Berba txatxu politetan
Eta gogora etortzen niri
Klubeko sutondoan
Adiskideen atsegineko
Aipatuko nuen autua
Eta haien algara.
Jakina, gizon haiek eta gu
Barregarria genuen jantzi:
Orain oro da aldatu, guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
Haien artean emakume hauxe
Egunez xaloa eta eztia
Eztarria urratzerainoko
Zoroa eztabaidan gauez.
Eztiagoko ahotsik non, gazte eta eder
arranotara lauhazka?
Edo gizon hau, eskolamaisu ohia
Gure hegalduna zamari.
Beste hau, bere laguna, adoretsuago
Egunean baino egunean
Ospetsua izatekoa inoiz
Hain sentibera barrenez
Hain ausart eta eztia adimenez.
Beste hori berriz, nik mozkor
ergel harroputza uste nuena
Min handia emana anker
Bihotzeko ditudan zenbaiti.
Nire kantuan leku alabaina
Bera ere uko egina dugu
Komedia txatxuan jokatzeari
Bera ere, noski, aldatu egin da
guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
Helburu bakarreko bihotzak
Harri gogortuen antzo
Uda eta negu sorginduak
Bizijarioa trabatzen.
Bidetik etorri zaldia
Zalduna, hegaztiak lerroan
Behea jotzeko hodeitik hodeira
Minutuz minutu aldatzen
Hodei itzala uraren lasterrean
Minutuz minutu aldatzen
Apatxa ertzean lerratzen
Eta zaldia bertan palastaka
Eta hegazti hankaluzeak hondora
Eta uroiloak uroilarrei deika
Minutuz minutu bizi:
Ororen erdian, harria.
Luzeko sakrifizioak
Bihotza lezake harri.
O! noiz ote aski?
Zeruaren lana dugu.
Gurea, izenez izen aipatzea
Amak haurrarena bezala
Loa noizbait heldutakoan
Zango unatuetara.
Zer besterik da gaua?
Ez, ez, ez da gaua, heriotza da.
Alfer heriotza ote?
Ingalaterrak, esanak esan
eginak egin, beteko du hitza agian.
Badakigu haien ametsa
Badakigu ametsak dituela hil.
Eta maitasunaren soberak
Liluratu balitu heriotzeraino?
Aipa ditzadan neure bertsoan
MacDonagh eta MacBride
Eta Connolly eta Pearse
Orain eta gerogarrenean.
Han non berdegarria dugun jantzi
Aldatu egin gara, guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
poem by William Butler Yeats, translated by Koldo Izagirre

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy!

Edateko Kanta
Arnoa ahorat sartzen da
Eta amodioa begietarat;
Horra, zahartu eta hil artean,
egiazki jakinen dugun guzia.
Godaleta ahorat altxa,
Zuri so paratu, eta
hasperen egiten dut.
poem by William Butler Yeats, translated by Luigi Anselmi

Submitted by Dan Costinaş
Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian